domingo, 24 de octubre de 2010

" Prometeus, La Revolución De Los Medios"




1.Zein da bideoaren gaia?
Prometeus videoaren gai nagusia, teknologia berriak egin dituen aurrerapenak, orain dela urte batzuetatik, egingo dituenak etorkizunean eta mundua zer izango den denbora gutxi barru, horrela jarraituz gero.Pertsonak , teknologia berriei lotuta joan beharko gara beti, bestela ez gara kapaz izango ezer egiteko.

2.Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Bideoa ikusi eta gero, lehenengo galderan esan dudan moduan, pentsa dezakegu, hasteko. Teknologia berriak merkatu oso handia dela, non konpainia handiak, microsoft antzera, dena eramaten dute. Bigarrenez, konturatu naiz , enpresa hauek izango direla mundua kontrolatuko dutenak, horrela jarraituz gero. Gizakia teknologi hauei barik, ez gara izango kapazak ezer egiteko, beharrezkoak izango ditugu erabiltzea.

3.Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?

Behin eta berriro aipatzen nagoen moduan, etorkizuna teknologiei berriei lotuta ikusten dut. Jendea, ez gara kapaz izango ezer egiteko gure buruarekin, behar dugun dena aparatu batean aurkituko dugulako.
Pentsatzen dut, hau guztia gertatzen bada, gu geuk, gizakiok nahi dogulako da, konturatu gabe ateratzen den guzti nahi dugulako, erosten dugulako, beraz, normala da, gertatuko dena gertatzea. Azken finean, gizakiok teknologi berriei uko egingo bagenio, ez guztiz, baino neurri batean, ez zen hain aurreratuta egongo.

4.Eskolak zerbait egin dezake?

Eskolak, irakaskuntza, egin dezakegun bakarra, gure ikasleei teknologia barik irakastea da, hau da, burua erabiltzen, logika, estrategiak, guk ikasi dugun moduan irakastea. Horrela, umeek ez dira teknologia berrien menpe egongo eta bere kabuz, bere buruarekin gauzak lortuko lituzkete. Baino, ezin dugu ezer gehiagorik egin. Azken finean, teknologia berriak etorkizunaren jabe bihurtuko baitira.

5.Eta guk, zer egin dezakegu?

Eskolak egin ahal duen berdina egin dezakegu. Hainbat teknologi berriei uko egin.Haien menpe ez bihurtu. Hainbat aurrerapen ez egoteko eta horrela mundua guk geuk, gizakiok, sortzeko eta ez makinak, ez teknologia sortzeko.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aprobak

Post honetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batean.Horrela, hemen klik egiten EHU-ko web orrialdera salto egingo dugu.

martes, 19 de octubre de 2010

WEB 2.0

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen ,non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

-CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak

-AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.

Laburbilduz:

-Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
-Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
-Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

Web 2.0 dituen zerbitzuak, Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Garrantzizkoenak RESTful eta SOAP metodoak dira. REST web zerbitzu bati egiten dion dei mota bat da, non, bezeroak bere elkartrukeen egoeraren berri ematen duen. Aldiz, SOAP eta antzeko beste zerbitzu batzu, informazioaren egoera bere barnean duen zerbitzari baten menpe daude. Bi kasuetan, dagokion zerbitzua API batetik deitzen da. Zenbait kasutan API hau webgunearen behar konkretuen arabera egokitua badago ere, estandarizaturiko web zerbitzuen APIak (blog soil batetan idaztea izan daiteken bezala) oso hedatuak daude. Web zerbitzu hauen lengoaiarik ohikoena XML bada ere, salbuespenak egon daitezke.

Azkenaldian Ajax bezala ezaguna den modu hibridoak, web nabigatzailean oinarritutako aplikazioetan erabiltzailearen esperientzia hobetzeari aukera ahalbideratzen duelarik, garapen nabarmena izan du.

sábado, 9 de octubre de 2010

Teknologia Berriak Haur Hezkuntzan

Sarrera honen bidez ikus ditzakegu nola Jakinmin eskolan Haur Hezkuntzako umeek ordenagailua erabiltzen dute ipuinak irakurtzeko, abestiak entzuteko, ...


jueves, 7 de octubre de 2010

Teknologia berriak Lehen Hezkuntzan

Teknologia berriak umeengan eragiten duena ikusi nahi duzue?
AURRERA

Sarrera

Egun on!!

 Gaurko egunean bloga sortu dut, beraz oraindik berria nahizenez honetan, espero dut nire bloga zuen gustuko izaten joatea eta zeozer esan behar badozue, arazo barik idatzi.

Egun ona igaro eta zintsoak izan.