martes, 19 de octubre de 2010

WEB 2.0

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen ,non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

-CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak

-AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.

Laburbilduz:

-Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
-Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
-Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

Web 2.0 dituen zerbitzuak, Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Garrantzizkoenak RESTful eta SOAP metodoak dira. REST web zerbitzu bati egiten dion dei mota bat da, non, bezeroak bere elkartrukeen egoeraren berri ematen duen. Aldiz, SOAP eta antzeko beste zerbitzu batzu, informazioaren egoera bere barnean duen zerbitzari baten menpe daude. Bi kasuetan, dagokion zerbitzua API batetik deitzen da. Zenbait kasutan API hau webgunearen behar konkretuen arabera egokitua badago ere, estandarizaturiko web zerbitzuen APIak (blog soil batetan idaztea izan daiteken bezala) oso hedatuak daude. Web zerbitzu hauen lengoaiarik ohikoena XML bada ere, salbuespenak egon daitezke.

Azkenaldian Ajax bezala ezaguna den modu hibridoak, web nabigatzailean oinarritutako aplikazioetan erabiltzailearen esperientzia hobetzeari aukera ahalbideratzen duelarik, garapen nabarmena izan du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario