miércoles, 1 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbela digitala ( Bederatzigarren sarrera )

  Eskola 2.0 proiektu berri bat da, non eskoletan kokatzen da eta teknologiaren erabilera hezkuntzan aplikaturik duena helburu. Hau da, azken zikloko Lehen Hezkuntzan 5. Eta 6. Mailan eta DBH-ko lehenengo zikloan 1.go eta 2. Mailatan ordenagailu bana eta arbela digitala  izango dute ikasleak eta beste bat irakaslea, programa batzuekin non irakasleak ezin izango ditu bere hezkuntza ereduari hurbildu edo moldatu. Software, internet, … ezagutzeko programak non eskola guztiek berdina izango duten. Baina, badaude  espezialista batzuk zeinek uste dutenak “eskola 2.0” programa honek ez ditu bete behar dituen baldintza guztiak betetzen. Adibidez, hezkuntza eraginkorra izateko motibazioa egon behar da, zaletasuna, konpetibitatea bai ikasle, bai irakasleen artean eta programa honek ez ditu baldintza hauek asetzen. Baita hitz egiten da suposatuko duen gastu ekonomikoa handia.

   Jarraitzeko, arbela digitalari buruz hitz egin behar dugu. Aragoikon ikastetxe batean egindako saiakeratik abiatuz, ikusi zuten arbela digitalak sortzen zuen bakarra eztabaidak zirela. Azkenik, Eva Almuniari esker lortu zuten arbela digitalaren proiektua aurrera ateratzea Errumaniako eta Portugaleko ikastetxeen ereduetan oinarrituz. Ondorio moduan, nahiz eta proiektua azkenean aurrera eraman gurasoei ez zitzaion asko gustatu eta nota nahiko eskasa ipini zioten proiekturi.

  Azkenik, nire iritzia ematean esan beharko nuke, horrelako proiektuak onak direla, baina beti ere, aldaketak egiten usten badigute. Hezkuntza ez da merkatu bat, baizik eta baloreak, ezagutzak, … transmititzen duen gune bat, non umeak paper garrantzitsu bat betetzen duten. Esaldi hau Jordi Adell-etik atera dut. Esan dudan moduan digitalizazioa, teknologia sartzea gure geletan ez dago batere gaizki etorkizunean gure lehengo mailan egongo den zeozer izango delako, baina, jakin behar dugu erabiltzen era on batean, zeinetan ikasterako baliogarria izango den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario