domingo, 21 de noviembre de 2010

Blogaren eta Teknologia berrien garrantzia hezkuntzan ( zortzigarren sarrera)

Aurtengo ikasturtean, unibertsitatean, Teknologia berriei buruzko arloa daukagu, non, teknologia berriak eta hezkuntza elkarrrekin daudela konprobatu dugun. Hainbat eta hainbat blog ikusi ditugu hezkuntzarekin lotuta daudenak, non, irakasleak umeak egunero egiten dutena eskegiten duten, material interesgarria gurasoentzako, jolasak umeentzako, ...
 Horregatik, gure blog-a sortu egin dogu, honekin egin ahal diren hainbat eta hainbat gauza ikusteko. Eskaintzak ugariak dira, hau dela eta, oso gauza garrantzitsua da hezkuntzarekin batera teknologia berriak joatea eta alderantziz. Gainera, gaur egungo munduan teknologia berriak dira gauza guztien gainetik daudenak.
 Ondorioz, guk, irakasleak izango garenok, hauek ondo erabiltzen jakin behar dugu. Garrantzitsuena dena erabiliz eta gure ikasleei irakasten.

jueves, 11 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA (Zazpigarren sarrera)

 Eten digitala internetera sarbidea duten eta ez dutenen arteko diferentzia da. Hau da, ez da berdina hemen dekogun erraztasuna internetera sartzeko edo Saharako Basamortuan dutena. Hau zer dakar, oso erraza, testuan dioen moduan pertsonen arteko diskriminazioa bultzatzea. Bakoitzaren arazo ekonomikoagatik, sozialagatik … Bakoitzaren egoera ezberdinagatik ezin du honelako teknologiak erabili eta honek ondorio oso arriskutsuak ekarri dezake, batez ere, txikien artean, lan bat topatzerako orduan …

    Autoreak ez du soilik eten digital bat ikusten, beste mota batzuk daudela dio, bai ekonomiko, politiko, hezkuntza etena, psikologikoa …  Aipatu dudan moduan, jende guztiak ez ditu baliabide berdinak interneten sartzeko, TIC-ak erabiltzeko, … Beraz, horrek eten mota hauek dakartza, non, guztiok erraztasun berdina izango bagenu ez lirateke arazorik egongo. Autoreak, herrialde ezberdinetakoei buruzko grafiko bat egin du aipatzen dudan ezberdintasun hau hobeto ikusten denean.

     Hala ere, eten hauek ez dira soilik geografian, herrialdeetan … ikusten. Gaur egun, autoreak aipatzen du gizarteari  teknologia berriei buruzko formazioa ematea garrantzitsua dela. Bizi garen mendean eta ailegatuko direnak teknologia berrietan oinarrituko baitira, beraz, hezkuntzan honi buruzko klaseak eman behar dira garrantzitsuak diren hiru konpetentziak jasotzen:  instrumentuak erabiltzen jakin, positiboak izatea teknologia hauekin, errealitatearekin zerikusia duena erabiltzen ikasi eta ebaluatzeko gai izatea. Hau guztia egin ahal izateko, eskola barruan egin beharko litzateke non klase sozial guztietako umeen eskuetara egongo lirateke.
  Aipatutako konpetentziaz apartez, Cabreroren ustez, umeek gaitasun berri batzuk jasan beharko lituzkete, lan kooperatiboan egiten ikasi, Arazoak konpontzen ikasi, ikusi eta soluzioak bilatzen ikasi … Ezaugarri hauek izateaz gain, bai guk, irakasleok, baita gure ikasleek ere, ingelesez hitz egiteko gaitasuna izan beharko dugu, gaur egun interneten dagoen informazio guztia edo ia guztia ingelesez idatzita baitago. Horregatik, TTBBk era egoki batean erabili nahi baditugu, hizkuntza honen menderakuntza beharrezkoa  izango dugu. Komentatutako puntu guzti hauek menperatuz, hezkuntza etenari aurre egiteko gai izango gara.
 Eskolan informatika moduan ematen hasi da, baina, pixkanaka derrigorrezko arlo baten balioa hartu beharko du.

  Irakasleok, eten honetan ere paper oso garrantzitsua dugu, genero etenari buruz hitz egiten dutenean, emakumeak jasotzen duten diskriminizazioa teknologia hauek erabiltzeko edo ez erabiltzeko orduan. Beraz, irakasleok batez ere, beste kulturetako umeak ditugunean honetan geratu beharko gara eta azaldu beharko dugu ondo diskriminizazio hau ezin dela egon.

  Azkenik, esan dezaket eten hauek guztiak konpontzea denbora bat emango dutela, baina gorago aipatu ditudan puntuak aurrera eramaten baditugu eta irakasleon papera interesez betetzen badugu, ez da arazorik egon behar eten hauei aurrera egiteko. Azken finean, teknologiak gure etorkizunean gehien erabiliko dena izango da, guztiok honen parte izango gara, beraz, gustura lan egiten badugu guztion artean lor dezakegu eten hauek txikitzea.

martes, 9 de noviembre de 2010

Teknolgia Berrien Eragina.

 Teknologia berrien eragina gaurko gizartean( 6. Sarrera)




Teknologia Berrien eragina gaur egungo gizartean gero eta handiagoa eta zabalagoa dela ikusten dugu, bai informazioa emateko eta berreskuratzeko modua errazten baitu.


Teknologia berrien erabilera orokorrak zuzeneko eragina izango
duela edozein komunitateren kudeaketan eta funtzionamenduan ez da ezta aipatu behar, baita bertako harreman ereduetan ere. Hezkuntzan ere bere eragin nabaria du. Gaur egungo ikasleek Teknologia Berriak erabiltzeko baliabide errazagoak eta hobeagoak dituzte, baina irakasleek ikasleak lagundu behar dituzte informazioa ondo aukeratzen teknologia berrien erabilera ona egin dezaten. Hau da, irakasleek umeen ikaskuntza bideratu beharko dute mundu moderno honetan, bestela umeek hain zabaldua den mundu honetan galduko lirateke.

Azkenik, esan dezakegu teknologia berriek eragina handia dutela gure gizartean, Bai ikaskuntza arloan erabiltzen diren hainbat gauzentzako, bai konktaktuan egoteko, informazioa jasotzeko eta zabaltzeko, ...