martes, 9 de noviembre de 2010

Teknolgia Berrien Eragina.

 Teknologia berrien eragina gaurko gizartean( 6. Sarrera)




Teknologia Berrien eragina gaur egungo gizartean gero eta handiagoa eta zabalagoa dela ikusten dugu, bai informazioa emateko eta berreskuratzeko modua errazten baitu.


Teknologia berrien erabilera orokorrak zuzeneko eragina izango
duela edozein komunitateren kudeaketan eta funtzionamenduan ez da ezta aipatu behar, baita bertako harreman ereduetan ere. Hezkuntzan ere bere eragin nabaria du. Gaur egungo ikasleek Teknologia Berriak erabiltzeko baliabide errazagoak eta hobeagoak dituzte, baina irakasleek ikasleak lagundu behar dituzte informazioa ondo aukeratzen teknologia berrien erabilera ona egin dezaten. Hau da, irakasleek umeen ikaskuntza bideratu beharko dute mundu moderno honetan, bestela umeek hain zabaldua den mundu honetan galduko lirateke.

Azkenik, esan dezakegu teknologia berriek eragina handia dutela gure gizartean, Bai ikaskuntza arloan erabiltzen diren hainbat gauzentzako, bai konktaktuan egoteko, informazioa jasotzeko eta zabaltzeko, ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario