jueves, 11 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA (Zazpigarren sarrera)

 Eten digitala internetera sarbidea duten eta ez dutenen arteko diferentzia da. Hau da, ez da berdina hemen dekogun erraztasuna internetera sartzeko edo Saharako Basamortuan dutena. Hau zer dakar, oso erraza, testuan dioen moduan pertsonen arteko diskriminazioa bultzatzea. Bakoitzaren arazo ekonomikoagatik, sozialagatik … Bakoitzaren egoera ezberdinagatik ezin du honelako teknologiak erabili eta honek ondorio oso arriskutsuak ekarri dezake, batez ere, txikien artean, lan bat topatzerako orduan …

    Autoreak ez du soilik eten digital bat ikusten, beste mota batzuk daudela dio, bai ekonomiko, politiko, hezkuntza etena, psikologikoa …  Aipatu dudan moduan, jende guztiak ez ditu baliabide berdinak interneten sartzeko, TIC-ak erabiltzeko, … Beraz, horrek eten mota hauek dakartza, non, guztiok erraztasun berdina izango bagenu ez lirateke arazorik egongo. Autoreak, herrialde ezberdinetakoei buruzko grafiko bat egin du aipatzen dudan ezberdintasun hau hobeto ikusten denean.

     Hala ere, eten hauek ez dira soilik geografian, herrialdeetan … ikusten. Gaur egun, autoreak aipatzen du gizarteari  teknologia berriei buruzko formazioa ematea garrantzitsua dela. Bizi garen mendean eta ailegatuko direnak teknologia berrietan oinarrituko baitira, beraz, hezkuntzan honi buruzko klaseak eman behar dira garrantzitsuak diren hiru konpetentziak jasotzen:  instrumentuak erabiltzen jakin, positiboak izatea teknologia hauekin, errealitatearekin zerikusia duena erabiltzen ikasi eta ebaluatzeko gai izatea. Hau guztia egin ahal izateko, eskola barruan egin beharko litzateke non klase sozial guztietako umeen eskuetara egongo lirateke.
  Aipatutako konpetentziaz apartez, Cabreroren ustez, umeek gaitasun berri batzuk jasan beharko lituzkete, lan kooperatiboan egiten ikasi, Arazoak konpontzen ikasi, ikusi eta soluzioak bilatzen ikasi … Ezaugarri hauek izateaz gain, bai guk, irakasleok, baita gure ikasleek ere, ingelesez hitz egiteko gaitasuna izan beharko dugu, gaur egun interneten dagoen informazio guztia edo ia guztia ingelesez idatzita baitago. Horregatik, TTBBk era egoki batean erabili nahi baditugu, hizkuntza honen menderakuntza beharrezkoa  izango dugu. Komentatutako puntu guzti hauek menperatuz, hezkuntza etenari aurre egiteko gai izango gara.
 Eskolan informatika moduan ematen hasi da, baina, pixkanaka derrigorrezko arlo baten balioa hartu beharko du.

  Irakasleok, eten honetan ere paper oso garrantzitsua dugu, genero etenari buruz hitz egiten dutenean, emakumeak jasotzen duten diskriminizazioa teknologia hauek erabiltzeko edo ez erabiltzeko orduan. Beraz, irakasleok batez ere, beste kulturetako umeak ditugunean honetan geratu beharko gara eta azaldu beharko dugu ondo diskriminizazio hau ezin dela egon.

  Azkenik, esan dezaket eten hauek guztiak konpontzea denbora bat emango dutela, baina gorago aipatu ditudan puntuak aurrera eramaten baditugu eta irakasleon papera interesez betetzen badugu, ez da arazorik egon behar eten hauei aurrera egiteko. Azken finean, teknologiak gure etorkizunean gehien erabiliko dena izango da, guztiok honen parte izango gara, beraz, gustura lan egiten badugu guztion artean lor dezakegu eten hauek txikitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario